II Mundu gerraren hasiera:1936-1939 urteen arteko Alemania naziaren hedapena
II. Mundu Gerra : 1936-1939.urteen
bitarteko Alemania naziaren hedapena
Identifikazioa
Mapa iruzkin honetan , Europak (gehienbat Alemaniak eta Europa erdialdeak) bizi zuten egoera irudikatzen da.
Garai honetan, Alemania mendeku bila zebilen hainbat arrazoiren ondorioz eta bere nahia , azken batean, gerra sortzea zen ( Hitler zen Alemania naziaren burua garai hartan 1933n kantziler burua izendatu ondoren)
Mapa honetan, Alemaniaren espantsionismoa agertzen da Europa erdialdean ( Polonia, Txekoslovakia…) . Hau egitean bazekiten Versaillesko itunak ezartzen zien funtsezko zigor bat hausten zutela halere, naziek “bizi espazio eta pangermenismoaren ( beste zenbait estatutan bizi ziren alemanak , adibidez sudeteak, lurralde hori Alemania bilakatu behar zen.) ideiak jarraituz . Hori dela eta Frantziak eta Britainia Handiak gogor erantzun zioten Alemaniari eta urte horretan (1939), gerra deklaratu zioten Alemaniari, hori baitzen azken batean Hitlerrek eta bere tropek nahi zutena.
Azalpena
Alemaniak I. Mundu gerra bukatzean (1918), ez zuen onartu bere porrota , honegatik eta beste arrazoi askoren ondorioz , mendeku bila zebilen. Arrazoi ugari izan arren Alemaniak garai hartan zituenak (1930. hamarkadan), hauek izan ziren garrantzizkoenak:
Alde batetik, Versaillesko Itunak ezarri zizkion zigorrak, oso gogorrak ziren (lurrak eta koloniak kendu zizkion , Alsazia eta Lorena Frantziari itzularazi behar izan zizkion, beste estatuen kalte materialak ordainarazi zizkioten, armak eta tropak desegin zizkioten…).
Horrez gain, garai hartan naziak zeuden boterean eta beraien buru Hitler zen .Honek, ez zuten onartzen Alemaniak I. Mundu Gerra galdu izana.Beste alde batetik, ezegonkortasuna (bai ekonomikoa eta baita beste arlo batzuetan ere) zen nagusi garai hartan Europan.
Hori horrela delarik , nahiz eta hasieratik Versaillesko itunak ezarri zizkion zigorrak onartu ez izan, 1936 urte inguruan , Alemania arau eta zigor hauek hausten hasi zen era ezberdinetan: Naziek boterea hartu zutenetik( 1933), espantsionismorako joera zeukaten. Beraiek ziotenez, Alemaniak bizi espazioa behar zuen ( lurrak bereganatzeko aitzakia, azken batean) eta pangermanismoa aldarrikatu zuten, hau da, Aleman guztiak estatu bakar batean elkartzea ( adibidez, Txekoslovakian , gehienbat Alemaniaren urbil zegoen lurraldean, 3000000 Alemaniar inguru bizi ziren, sudete deitutakoak. Alemaniar nazien ustez, Alemaniarrak bizi ziren lurralde hau Alemaniarena izan behar zen).
1939. urtean, Alemanek Txekoslovakiari eraso zioten eta ondorioz, Txekoslovakia bitan zatitu zen 1939. urtean.
Gertaera hauek gertatu ondoren eta Municheko akordioaren ondoren, Europa estatu demokratikoa zen. 1939. urtean, Itun Germaniar Sobietarra sinatu zuten ( hau da, Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko ituna), nahiz eta ideologiari dagokionez, itun contra natura izan. Itunean Polonia nola banatu erabaki zuten.
Hori da, azken batean, alde batetik behintzat, mapa honetan irudikatzen dena.
Nahiz eta mapa honetan ez irudikatu, 1938. urtean, Renania desmilitarizatuta zeukan Alemaniak.
Horrez gain, Austria estatu osoaren okupazioa ere irudikatzen da ( Anschluss)1938 urte inguruan. Hau egitean Alemaniak Versaillesko itunak ezarri zion arau gogor bat hautsi zuen, halere, estatu etsaiak, ez zioten eman erantzun gogorrik eman Hitlerri eta bere tropa espantsionistei. Bertan politika nazia ezarri zen eta ekonomia Alemaniaren menpe zeukaten.Halere, Austriar gehienak bateratzearen alde zeuden.
1939. urtean, Bohemia Moravia ere inbaditu zuten pangermanismoaren eta bizi espazioaren ideologiak jarraituz.
Bestalde, Poloniaren inbasioa (1939)ere irudikatzen da. Hau egitean, Itun Germaniar Sobietarrak, askatasuna eman zion Hitlerri eta oztoporik ez zion ezarri.
Hitlerren ustez, estatu etsaiak baretze politikaz erantzungo ziotela uste zuen halere Britainiaren eta Frantziaren erantzuna ez zen horrelakoa izan ; gertaera honetan izan baitzen, Britainiak eta Frantziak gerra deklaratu ziotenean.
Horren ondoren II. Mundu Gerra hasi eta garatu egin zen 1945. urterarte , Alemanian Sobietarrak sartu eta inbaditzean. Urte berdinean, Hitler , bere emaztea eta Goebbelsek bere buruaz beste egin zuten.